Bai Solarrekin, bizilagunen inbidia bihurtuko zaituen instalazio dotorea erosiko duzu, zure etxebizitzaren balioa handituz. Zure instalazioa funtzionala eta begi-inpaktu txikikoa izango da, xehetasun txikienak ere zaintzen baititugu.
Edozein sabai eta teila motarekin lan egin dezakegu, instalazioa etxearen arkitekturan erabat integatu dadin lortuz.
Erabiltzen ditugun modulu fotovoltaikoak N motako dopatuak dira eta ABC (All Back Contact) teknologia erabiltzen dute. Teknologia horri esker, busbar eta fingerretan sortzen diren islapenagatiko galerak ezabatzen dira, kaptazio-azalera handituz. Horrek esan nahi du 30 urteko errendimendu-bermea duten instalazioak direla.
Gure instalazioak sute- eta elektrokuzio-arriskuetatik babestuta daude, zure etxebizitza babestuta gera dadin. SafeDC sistemari esker, funtzionamenduan edozein anomalia detektatu eta ekoizpena berehala eteten da modu automatikoan.
Estetika, segurtasuna, iraunkortasuna eta errendimendua axola bazaizkizu, eskatu zure aurrekontua Bai Solarren.

Bilaka zaitez bizilagunen inbidia